GEOGRAFIA FISIKOA

Antartika laugarren kontinenterik handiena da. Zirkulu Polar Antartikoaren hegoaldean dago kokaturik. Antartikaren formari dagokionez, zirkulu itxura du.
Bitan zatitzen da:
  • Mendebaldeko Antartika edo Antartika Txikia, txikiena.
  • Ekialdeko Antartika edo Antartika Handia, handiena.
Mendebaldeko partean, hegoaldean Penintsula antartikoa dago.

 GEOLOGIA


Antartika gaur egun Lurraren Hego Polo geografikoan dagoen lurralde kontinentala da. Duela 160 milioi urte. Pangea zatitu zenean kontinenteak banatzen hasi ziren, Antartika eta Australia denbora asko eman zuten elkarrekin hegoalderantzako bidean baina azkenean zatitu ziren gaur egun duten kokapenera iritsi arte.
Ekialdeko Antartika Lehen Aroko multzoa da, bi fasetan tolestua: kostaldeko mendilerroan, baita mendialde bolkanikoak ere.
Mendebaldeko Antartika,Tertziarioan guztiz mugitua, Hego Amerika aldera luzatzen da.

   KLIMA



Antartika hezetasun gutxien eta tenperatura baxuena duen kontinentea da. Kontinentearen ia azal osoan klima polarra da, eta hilabete beroenaren batez besteko tenperatura ez da 0 °C baino handiagoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina