ETORKIZUNA

Zabor garbiketa sakon bat egin da, baina kontinentea halere mehatxupean dago. Zientzialariak kezkatuta daude. Itsasontziek milaka eta milaka tona krill arrantzatzen dute. Aditu batzuen ustez, kopuru handiak izanagatik ere, ez da kalterik sortuko. Beste batzuek, ordea, pinguinoei eta Antartikako beste animaliei eragin diezaiekeela uste dute.
Turismoa da beste kezka bat. Antartikaren edertasun izugarriak gero eta bisitari gehiago erakartzen du. Estimazioen arabera, 8.000 lagun joaten dira urtero bertara. Turistek arau zorrotzak bete behar dituzte ingurumena zaintzeko, eta ikertzaileak beldur dira bisitarien gorakadak ez ote duen ingurumenaren hondamena ekarriko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina