IKERKETAK

  • Izotz azpiko teleskopioa.
  • Izotz geruzaren murriztea.
  • Pinguinoak, irradiazioa eta algak.
  • Antartikako meteoritoak.
  • Teleskopioa.
  • Lurraren iraganeko klimaren aztarrenak.
  • Ozonoa, itsaslasterrak eta meteoritoak. 
  • Ozeano Australa.

TELESKOPIOAK

Antartika leku ezin hobea da astronomia ikerketak egiteko. Antartikako sei hilabeteko negu luzean, inon ez bezala beha daitezke izarrak eta galaxiak. Eta gainerako sei hilabeteetan, azter daiteke eguzkia. Antartika bereziki leku egokia da eguzki haizea aztertzeko. 
Hiru teleskopio nagusi daude bertan.Teleskopio horietako batek, Cobra deritzono. Beste bi teleskopioek ere zeruko objektuek igorritako irradiazioak jasotzen dituzte. Batek milimetro batetik beherako luzera duten uhin elektromagnetikoak antzematen ditu. Era berean Lurreko atmosfera aztertzeko erabiltzen da. Beste teleskopioak irradiazio infragorriak detektatzen ditu; hartzen dituen irudiek izar eta galaxien sorrerari buruzko informazio garrantzitsua ematen dute.

IZOTZ AZPIKO TELESKOPIOA 
Antartikako izotz geruzaren azpian, azaletik 800 metrora, beste teleskopio bat eraiki zen, unibertsoaren etorkizunaren berri jakiten laguntzeko. Tresna honek Amanda du izena. Amanda eraikin biribila da, hamar zulokoa, bakoitza diametroz 60 zentimetrokoa. Zulo horietan sarturiko detektagailu elektronikoek iparburutik Lurrean sartzen eta hegoburura iristen diren neutrinoak detektatzen dituzte. Neutrino batek izotzean atomo batekin talka egiten duenean, beste partikula subatomiko bat sortzen da.
Muoi deitzen dana, argi urdinezko distira sortzen du.

LURRAREN IRAGANEKO KLIMAREN AZTARRENAK

Duela milaka eta milaka urte Antartikan eroritako elurrak, atmosferan zehar egindako ibilbidean, gasak eta bestelako objektuak beretu zituen. Elurra, konprimiturik, izotz bihurtu zen, eta material hori barruan gorde zuen. Ikertzaileek izotz horiek zulatzen dituzte, nolakoak ziren Lurraren atmosfera, tenperatura eta klima jakitearren, eta nola aldatu diren milaka urtean zehar.

IZOTZ GERUZAREN MURRIZTEA

Garai batean izotz geruza guztiz iraunkorra zela pentsatzen zen. WAIS geruza itsas mailatik behera dauden harkaitzen gainean dago.
Iturri batetik baino gehiagotatik etorri dira WAIS hau egonkortasuna galtzen ari ote den susmoak. Azterlan batean, zientzialariek zuloak egin zituzten izotzaren azpian, eta alga mota baten fosilak aurkitu zituzten, diatomeoenak, Lurrean aurrenekoz duela bi milioi urte agertu zirenak.
Fosil horien agerpenak WAISaren parte hori, duela bi milioi urte baino gutxiago, itsaso zabala zela frogatzen du. Glaziarrak ez bezala, glaziarrak mendiek mugatzen baitituzte alde bietatik, glaziarreko izotzak, oso motel mugitzen denak, mugatzen du izotz-lasterra. Izotz-lasterra oso azkar mugitzen da. Izotz-lasterrak ozeanora garraiatzen du kontinente barneko izotza, eta han pusketan zatitzen da eta izozmendiak bezala igeri joaten da. Izotzaren azpian sumendi aktiboak direla aurkitu dira. 

OZONOA, ITSASLASTERRAK ETA METEORITOAK 

Lurraren goreneko atmosferan dago ozono geruza, eta eguzkitik iristen diren irradiazio ultramore kaltegarrien % 90 iragazten ditu. Geruza babesgarri hori murriztuta, gutxi bada ere, Lurreko azalera iristen den argi ultramorearen maila gehitzen da, eta horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake landare eta animalietan.

Badirudi ozonoaren zulotik sartzen den argi ultramoreak moteldu egiten duela Hego Ozeanoko algen hazkundea. Krillak algak jaten ditu, eta pinguinoak krilla. Hala, Antartikako animalia guztiak: arrainak, hegaztiak, fokak, baleak, etab. krillaren mendeko dira nola edo hala. Algetan gertaturiko aldaketa handi batek, beraz, elikagai sare osoari eragingo lioke.

OZEANO AUSTRALA.

Ozeano Australeko izotzean dauden zulo misteriotsu batzuek nolako eragina duten mundu osoko itsaslaster eta klimaren gainean jakin nahi da. Zulo horiei polinia esaten zaie, eta itsas eremu handiak dira, neguan, inguruko ura ez bezala, izozten ez direnak. Ur horrek berotasuna askatzen du, inguruko atmosfera izoztura igarotzen dena.

ANTARTIKAKO METEORITOAK.

Lurrera iritsi eta milaka edo milioika urtean izotzean lurperatuta egon dira meteoritoak. 16.000 meteoritotik gora jaso dira Antartikan: mundu osoan lortu diren guztiak baino gehiago. Batzuk ez ziren lehen ezagutzen, horien artean Martetik etorri direnak. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina