HISTORIA

Kontinentea ikusi omen zuen lehen esploratzailea Gaztelako Gabriel palentziarra izan zen. Beste historialari batzuk diote Dirck Gerritsz nederlandarrak kontinentea ikusi zuela Drake pasabidearen hegoaldean nabigatzen ari zenean 1599an.
XVIII. mendean, Bouvet de Lozier nahiz James Cook itsasgizonek ezin atzeman izan zuten kontinente bera. Espedizioak aniztu egin ziren XIX. mendearen lehen erdialdean.
Halako aurkikunde garrantzitsurik egin gabe mende erdia egin ondoan, XIX. mendearen bukaeran Antartikarako espedizio berriak antolatu ziren.
Zenbait herri, "aurkikundearen" teoria erabiliz, Antartikako sektore batzuen jabe egin zen.
1952tik aurrera, 66 base ari ziren lanean Antartikan. Berrogeita hamar urtean lur hauek ez ustiatzeko hitzarmena sinatu zen 1991n.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina